Azterketa eredu berriak

Urte hontako USE-ko azterketan hainbat aldaketa egon dira bizitzen gauden egoeraren ondorioz, hori dela eta, orain arte egon den azterketa eredua aldatu egin dute aurtengo bakarrik. Orain arte USE-ko azterketa guztietan bi eredu egon izan dira, A eta B eredua. Baina koronabirusaren eta gizartearen egoera dela eta A eta B ereduak nahi diren bezala nahastea ahalbidetu dute, hau da, A eredutik eta B eredutik nahi diren ariketak eta jarduerak aukeratu ahal dira. Baina ariketa guztien puntuazioen batuketa 10 izan behar dela beti kontuan izanda. Hamar baino puntu gehiagoko azterketa egiteagatik ez dira puntu gehiago emango eta zentzua duenez hamar puntu baino gutxiagoko azterketak ere ezin izango dira egin.

Azterketa eredu honi esker, Eusko Jaurlaritzaren ustez, USE-ko azterketa egitera joango diren guztiak aukera berdinak edukiko dituzte.