Ikasle baten esperientzia

Hemen azpian aurkitzen den elkarrizketa 2016an USEko proba gainditu zuen Jon Gonzalezeri egina da, bertan bere esperientzia azaldu digu.

  • Lehenik eta behin, zer sentzazio daukazu orain USE bezalako azterketa gainetik kendu duzula?

Bertan momentuan karga handi bat kendu nuela sentitu nuen, urte guztian zehar buruan izan nuen azterketa hura kentzea izugarrizko sentzazio ona izan zen.Gainera ongi egin nituen azterketak eta horrek poztasun gehigarria eman zidan.

  • Espero zenuen bezalako emaitza lortu al zenuen?

Egia esan bai, ez nuen ez gutxiagorik, ez gehiagorik espero.

  • Asko kostatu al zitzaizun USEko proba prestatzea?

Askorik ez, batxilergoan nota dezente bat nuen eta horrek azterketa lasaiago hartzea egin zidan.

  • Zenbat denbora behar izan zenuen proba prestatzeko?

Pare bat aste lehenago zerbait begiratzen hasi nintzen baina serio ikasten gutxi gorabehera proba baino aste bete lehenago.

  • Zer aholku emango zenioke azterketa hau egin behar duen bateri?

Nire aholkua lasai hartzea da, ez oso urduri jartzea eta nota behar baduzu ongi prestatzea eta notarik behar ez baduzu, zerbait dezentea egiten saiatzea, izan ere, ez dakigu aukeratu dugun gradua gustatuko bazaigu eta ahal da izan urte batzuk igarotakoan nota behar izatea.

  • Lortu al zenuen behar zenuen nota?

Bai, soberan, lehen esan bezala batxilergotik nota on batekin irten nintzen eta ez nuen asko behar graduan sartzeko.

  • Batxilergoko notak, proban islatu al  ziren?

Bai, adibidez historian batxilergoan baino nota hobea lortu nuen eta gaztelanian pixka bat gutxiago.

  • Oso urduri jarri al zinen azterketa egiterakoan?

Egun batzuk lehenago lasai negoen, ez bainuen presio askorik notarekin baina bertan momentuan, nahi edo ez denok jartzen gara urduri.

  • Azkenean, esaten duten bezain gogorra al da?

Ez, ez da gogorra, urte guztian zehar ikara sartzen digute baina azkenean ez da hainbesterako.

  • Batxilergoa izatea beharrezkoa ikusten al duzu proba egiteko?

Ez baina egia esan laguntza handia da, hau gabe asko denbora gehiago beharko zenuke azterketa prestatzeko eta uste dut laguntzaren bat beharko zenuela.